XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAURKO MUNDUAN Garaipenaren erdiesteko, bai eta beste herri zapaldueri gure laguntzaren luzatzea eginbide baitzait eta egiazko sozialismarik ez baitago herriartegoan baizik, beharrezkoa zait Estatu zapaltzailetako langilerian adiskidantza, eta guztiz herri zapaltzailetako langileriaren adiskidantza, eta guztiz herri zapalduetakoena.

Beraz, begi onez ikusiko nuke sozialist iraultzaileen internazionala bat, are gehiago herri zapalduetako sozialist iraultzaileen herriartego bat.

Horrek herri zapalduak lagunt lezazke, bai eta mundu osoan sozialisma aurrera eraman.

Herri bakoitzean garaitzea beharrezkoa da, baina ez da nahikoa, ez da aski.

Firmen arteko zein-gehiagoka, Estatuen artean eman laite.

Hortik etor liteke kanpoan gerlaren arriskua eta barrenean, zein-gehiagokari edo gerlari erantzuteko, demokrazia eskasa, langileriaren interesen zapaltzea eta abar...

Bestalde, sozialisma mundu osokotzat antolatuko ez deno, arriskutan egonen da Estatu bakoitzean, inperialismak atzerritik eta barrenetik hertsatuko baitu, Xilen berriki gertatu den bezala.

Herriak askatu eta sozialist egin ondoan, federazione batean elkar daitezke, libroki eta berdintasunean, barreneko autonomia eta bereizteko eskubidea beti edukiz.

Mundu osokoa da sozialist iraultza.

Herri bakoitzaren baldintzetarik eta gudukatik pasatzen da.

Elkar lagundu eta osotu behar dute herri guztietako burruka desberdinek.

Munduko langile ta herri zapaldu guztiak elkartu gaitezen? Bai!.

Hortarako, elkartu gaitezen Euskal-Herriko abertzale sozialistak, batez ere abertzale sozialist iraultzaileak.

EMAZTEEN LEKUA Emaztekia da Zabal-en zuzendari lehena.

Emaztekia talde ttiki hontako beste lankide bat.

Emazteak bizi publiko guztitik bazter atxikitzen dituen Euskal-Herrian, zerbait erran nahi dute naski hautu horiek: lagun hauen idazkietan ere agertzen da ezagugarri hori.

Ezin da gehiago emaztekin jarraitu koloniekin egin dena.

Ezin dira gehiago sukalde xokoan edo lantegi zokoan gorde.

Guztien kaltetan litekela, zentzu on izpi batek erakutsi behar liguke.

Baina, Descartes famatuak zioena egia baldin bada munduko gauzetan partekatuena dela zentzu ona aitortu behar da biziki labur gelditzen dela gauza hori, bereiziki emazteri dagokionez, Euskaldunen artean, eta sudurra ez errateko beste zerbait adimena baino luzeago dutenetan ez garela zoritxarrez bakarrik Euskaldunak.

Arren, gure alorretik hasteko, erran beharra dago: Euskaldunen erdiak baino gehiago Euskalduntsak direla eta horien beharra badutela gure kulturak, gure politikak, gure herriak.

Askatasun ahula eta sozialisma pobrea, Euskadiren parte haundiena bazter utz lezakena.

Beraz garrantzia haundia ikusten diogu, Euskadin, emazteen mugimenduari, guztiz abertzalea eta sozialista delarik.

Gure iritziz, euskal ezkerrean, eta honen zuzendaritzan, beregaintasun osoarekin parte hartzeko eskubidea zor zaio.